Kanpamentua 5 egun

Price range: 103,00 € through 158,00 €

SKU: N/A Category:
Description
Additional information

Metodologia

Aste bakoitzean gai desberdinak lantzen ditugu, normalean ipuinetan oinarritzen gara jarduerak programatzeko. Lan egiteko modua talde bakoitzean desberdina izango da, haren adin erreferentzia kontuan hartuta.

2 eta 3 urteko gela

Txokoetan bidez egingo da lana, eta txoko horietan bakoitzaren gustu eta/edo motibazioen arabera ibiliko gara (joko sinbolikoa, Arte Plastikoak, Musika eta Dantza, Eraikuntzak eta Puzleak…). Monitoreek bultzatu eta animatuko dituzte haurrak txoko guztietan parte har dezaten.

Eguraldiak laguntzen duen guztietan, urezko jolasak eta igerileku puzgarriak egingo ditugu zentroan bertan.

4 eta 5 urteko gela

Txokoetan bidez egingo da lana, eta txoko horietan bakoitzaren gustu edo motibazioen arabera ibiliko gara: zientzia-logikoa, irakurketa, Arte Plastikoak, psikomotrizitatea, Argi mahaia. Monitoreek bultzatu eta animatuko dituzte haurrak txoko guztietan parte har dezaten.

Astean behin igerilekura joango dira eta astero irteera bat egingo dute (parkeak, kanpoko jarduerak, museoak…).

6tik 12ra bitarteko Lehen Hezkuntza

Tailer eta jarduera anitzak egingo dituzte: zientzia, robotika, sukaldaritza, eskulanak, Musika, antzezpenak…

Horrez gain, hainbat saio multzokirol antolatu dituzte: Tenisa, Judoa, Patinajea, Dantza, Xakea…

Astean behin igerilekura joango dira eta astero irteera bat egingo dute (parkeak, kanpoko jarduerak, museoak…).

Astea

Ekainak 22, Ekainak 29, Uztaiak 6, Uztaiak 13, Uztaiak 20

Zerbitzuak

Ez (irteera 13:30 h.), Bai (irteera 15:00 h.), Bai, irteera geroago (16:00 h.)