DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO 2019 UDAKO KANPUSAK

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO 2019 UDAKO KANPUSAK

DATAK

Uztailaren 1etik 19ra

Datak zabaltzeko aukera dago Ntra. Sra. Del Carmen ikastetxeko kanpusean (ekainaren 24tik, uztailaren 26ra)

ADINA

5 urtetatik 12ra. Adinka taldekatuko dira umeak.

Datak zabaltzeko aukera dago Ntra. Sra. Del Carmen ikastetxeko kanpusean (ekainaren 24tik, uztailaren 26ra)

 

ORDUTEGIA

Sarrera ordua librea izango da goizeko 8.00 eta 9:00ak bitartean.

Irteera ordutegia librea izango da 14:00 eta 15:30ak bitartean, jantokira gelditzen diren umeen artean (gutxieneko kopuru bat beharrezkoa izango da).

METODOLOGIA

Goizeko 8:00tatik, 11:00tara ingenieritza ikastaroa izango da Txikitech-en eskutik. Objetu bat 3 dimentsiotan marrazten ikasiko dute, gero 3D imprimagailu baten bidez eratzeko. Bideojoko bat eta mando bat eratuko dugu, beronekin erlazionatzeko. Azkenik, robot bat eratuko dugu  “sumo” eta roboten txapelketa bat egingo da.

Goiz erdian, hamiketakoa jateko geldialditxoa egingo dugu. Hau, osasungarria izango da, egun bakoitzean fruta bat janez. Ondoren, unibertsitateko landak gozatuko ditugu, joko librearekin.

Tarte honen ostean, egunero kirol jarduera desberdin bat egngo dugu (Judoa, Tenisa, Multikirola, irristaketa, xakea, dantza, etb.)

Bukatzeko, gelara bueltatuko gara, umeen sormena garatzeko. Eskulan eta marrazketa tailerrak izango dituzte ingelesez.

Honetaz gain, astero zientziarekin erlazioa duen esperimenturen bat egingo dugu.

Astero eguneko irteera egingo dugu (parkeak, kanpoko jarduerak, museoak…) behin izen-emate epea bukatuta eta umeen adnan kontutan hartuta, irteeren xehetasunak emango dizkizuegu.

 

PREZIOA

150€ /asteko

140€/asteko (Deustuko unibertsitateko eta Iberdrola dorreko langileak)

*10% deskontua neba-arrebetan

*50% deskontua hirugarren neba-arreban. Ez gehigarria.

 

JANTOKIA:

48€/asteko

ORDAINKETA MODUA

Banketxe domizializazioaren bidez, maiatzaren 25an kobratuko da.

IZEN-EMATEA

Izen-emate orria hurrengo linkean klikatuz lortu dezakezue: eta gure emailera bidali: inscripciones@biraeducacionydeporte.com

Deustuko unibertsitateko eta iberdrolako dorreko langileen deskontua izan ahal izateko, beharrezkoa izango da, izen-emate orrian datu hori agertzea. Garrantzitsua da izen-emate orria PDFan bidaltzea, JPG formatuan ez da orririk onartuko.

Izen-emate epea maiatzaren 10ean bukatuko da eta taldeen konfirmazioa email bidez bidaliko da maiatzaren 17an (info@biraeducacion.com)