155,00 € – 215,00 €Price range: 155,00 € through 215,00 €
**Metodologia**
9:00etatik 11:00etara, Txikitech-ek gidaturik, STEAM metodologiaren teknologia eta ingeniaritza arloetan oinarritutako jarduerak egingo dituzte.
Aste bakoitza bi proiekturen garapenaz osatuta dago, eta hauen maila adin desberdinetara egokitu da:
**BIDEOJOKOEN DISEINUA:**
– Programazioa
– “Front”-aren eta pertsonaien diseinua
– Mugikortasunaren ezarpena
– Joystick-aren diseinua eta interakzioa
**INGENIARITZA:**
– Programazioaren oinarrizko ezagutza
– Zirkuitu elektronikoen muntaketa
– Proiektu-garapenaren ikaskuntza
– Zirkuitu baten osagaiak, muntaketa eta programazioa
Goizeko erdian, atsedenaldi bat egingo dugu eta kanpoan jolas libreaz gozatzen dugun bitartean askaria hartuko dugu.
Atsedenaldiaren ondoren, egunero kirol-jarduera bat egingo dugu (Judo, Tenisa, Multikirola, Patinajea, Xakea, Dantza, etab.).
Azkenik, sortzaileena den aldea garatuko dugu Pintura eta Eskulan jarduerak **ingelesez** eginez.
Aste guztietan ibilaldi bat egingo dugu. Ibilaldi hauek eta jarduerak izen-emate epea amaitu ondoren antolatzen dira, osatutako taldeetara egokitzeko. Aste bakoitzean desberdinak izango dira.
| Semana | Semana 23 Junio, Semana 30 Junio, Semana 7 Julio, Semana 14 Julio |
|---|---|
| +servicios | No (salida 13:30 h.), Si (salida 15:00 h.), Si, salida tarde (16:00 h.) |



