Kanpamentua 5 egun

Price range: 90,00 € through 158,00 €

5 días

A partir de 90€

SKU: N/A Category:
Description
Additional information

Metodologia

Aste bakoitzean gai desberdinak jorratzen ditugu; normalean, ipuinetan oinarritzen gara jarduerak programatzeko. Lan egiteko modua talde bakoitzean desberdina izango da, haren adin erreferentziaren arabera.

2 eta 3 urteko gela

Txokoetan bidez egingo da lan, eta txoko horietan haur bakoitzaren gustuen eta/edo motibazioen arabera ibiliko gara (joko sinbolikoa, Arte Plastikoak, Musika eta Dantza, Eraikuntzak eta Puzleak…). Monitoreek haurrak txoko guztietan parte har dezaten estimulatu eta animatuko dituzte.

Eguraldiak laguntzen duen guztietan, urezko jolasak eta igerileku puzgarriak egingo ditugu zentroan bertan.

4 eta 5 urteko gela

Txokoetan bidez egingo da lan, eta txoko horietan haur bakoitzaren gustuen edo motibazioen arabera ibiliko gara: zientzia-logikoa, irakurketa, Arte Plastikoak, psikomotrizitatea, Argimahaia. Monitoreek haurrak txoko guztietan parte har dezaten estimulatu eta animatuko dituzte.

Astean behin igerilekura joango dira eta astero irteera bat egingo dute (parkeak, kanpoko jarduerak, museoak…).

6tik 12 urtera bitarteko Lehen Hezkuntza

Tailer eta jarduera anitzak egingo dituzte: zientzia, robotika, sukaldaritza, eskulanak, Musika, antzezpenak…

Horrez gain, hainbat saio multzokirol programatu dituzte: Tenisa, Judoa, Patinajea, Dantza, Xakea…

Astean behin igerilekura joango dira eta astero irteera bat egingo dute (parkeak, kanpoko jarduerak, museoak…).

Astea

Ekainak 22, Ekainak 29, Uztaiak 6, Uztaiak 13, Uztaiak 20

Zerbitzuak

Ez (irteera 13:30 h.), Bai (irteera 15:00 h.), Bai, irteera geroago (16:00 h.)